2013(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

Komikiak egiteko aholkuak


Komikia bisuala dela da kontuan hartu behar dugun lehen gauza, istorioak irudi bidez kontatzendirelarik. Istorio bakoitza orri kopuru batekin dago lotua, orri bakoitza bineta batzuei eta binetabakoitzak ilustrazio bat dauka. Dialogoak, narrazioak eta bestelakoek areagotu egiten dute detaileabaina irudiak dira narrazioaren iturria.Horregatik hona hemen aholku batzuk istorio bat idazterakoan:
  • Pentsatu zure pertsonaia nolakoa den. Ezagutzen baduzu, jakingo duzu zer gertatudakiokeen. Istorioak eta bertan gertatzen den guztiak pertsonaiekin erlazioa izango du.
  • Konbertsazio luzeak ez dira interesgarriak. Hitz egiteaz gain beste zerbait egiten aritubeharko litzateke pertsonaia bineta bakoitzean dinamikoagoa izateko. Pertsonaia horrekegiten duenak pertsonalitatea ematen dio, bere berezitasunak zehaztu ditzakegu honekin



  • Ez egin erreflexiorik. Saiatu beti akzioa ipintzen istorio guztian zehar. Pertsonaiakpentsatzen duena esan behar baduzu, irudikatu ezazu
  • Istorioa egiterakoan nola banatu binetak:
    • Normalean ez da 8 binetatik pasa behar orri bakoitzean.
    • Gero eta bineta gehiago mantsoagoa, baina bineta txikiren bat sartzea ondo dagodetaileren bat garrantzitsua bada istorioaren ulermenerako.
    • Leku berean gertatzen direnean gauzak aldatu planoak. Lehenbizi urrunetik ikuspegiorokor bat ikusteko eta gero bineta zehatzagoak... edozer, baina aldatu.
  • Ezin dira bi gauza ezberdin egin bineta batean: baloia hartu eta botatzen badu pertsonaiabatek, bi bineta beharko dira horretarako. Gidoia egitean horrelako gauzak kontuan izan.
  • Onomatopeiak: erabili soilik beharrezkoak direnean eta beraiekin jokatu daiteke.
    • Klik klak klik klak pertsona bat takoiekin ibiltzen badoa
    • Atea itxi Blam! Baina ez Blam-WHOCK-WHOCK-KABOOM edo horrelakoak,gehiegi ipintzean efektua txarra izango da

2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Glogster erabiltzen ikasten

Gaur Gloster trasteatzen egon gara eta hauxe izan da lortutako gure lehenengo posterra


RSS sindikazioa


Hona hemen RSSa zer den oso ondo azaltzen duen bideo bat:



Zer da RSS?
Euskadiko herri administrazioaren atarien sarearen informazioa eta zerbitzuen eskuraketa errazteko asmoz, Euskadi.net-en bilaketetan RSS izeneko harpidetza zerbitzu bat sortu da. Horrela, interesatzen zaizun informazioren bilaketetarako harpidetza egiteko aukera izango duzu eta bilaketa horrekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu.
Adibidez, “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe.
Interesatzen zaizkizun bilaketaren emaitzen harpidetza egiteko, bilatzailearen emaitzen orrian agertzen den “RSS harpidetza bilaketaren emaitza hauentzat” izeneko estekan klik egin beharko duzu eta ateratzen den orriaren helbidea zure RSS irakurlean erantsi.

RSSri buruz informazio gehiago

Zer da RSS?

RSS (Really Simple Syndication edo Rich Site Summary), datuak XMLan egituratzeko formatu bat da eta Interneteko gune batean dagoen informazioa automatikoki eskuratzea ahalbideratzen du. Edukiak banatzeko modu honi sindikazioa deritzo. Horren egitekoa, gune batean argitaratu diren edukietaz osaturiko sumario edo aurkibide bat erakustea da, baina bertan sartu behar gabe. RSS irakurle bat (RSS jarioak irakurtzeko programak, ingelesez feed readers) edo horrelakorik daraman nabigatzaile bat erabiliz, gune bat edo batzuetako berritasunak modu arin eta eroso batean lortzerik izango duzu, gune horietara jo gabe.

Zer da jarioa (ingelesez, feed)?

Jarioa, RSS kanal baten bitartez partekatu nahi diren datuak dituen artxibo bat da. Horien luzapena .rss, .rdf edo .xml izaten ohi da.
XML formatuan dagoen testu-fitxategi txiki bat da, edukien iturri gisa diharduen gunearen zerbitzarian kokatuta. Fitxategi horren barruan, gunearen editoreek ipintzen dituzte, ordenatuta eta egituratuta, titularrak eta argitaratu dituzten edo interesgarri deritzeten edukien deskribapena labur bat. Bertsio aurreratuenetan, irudi edo dokumentu erantsiekin joan daitezke.
Zure gogoko guneetako jarioak horiek irakurtzeko den programa batean (RSS irakurgailua) gehituz, berritasunen berri izan dezakezu behin eta berriro bertara jo behar gabe.

Zer da RSS kanal bat?

RSS kanala da gure ekipoaren eta edukien jario bezala erabiltzen dugun gunearen zerbitzariaren artean dagoen esteka (zeinaren bitartez datuek zirkulatzen duten). Askotan RSS jarioaren (feed) sinonimo bezala erabiltzen ohi da.

ZAZPIGARREN ASTEA

Kaixo!!!!!!

Hemen gaude berriro eta gaurko lehenengo lana zenbait kontzeptuei buruzko bilaketa egitea izan da. Guri, RSS sindikazioari buruzko informazioa topatzea egokitu zaigu. Beste talde batzuei, ordea, Creative Commons eta Etiketei buruz.






Hurrrengo egunean honi buruzko aurkezpen txikitxo bat egin dugu, hona hemen Creative Commons eta Etiketei buruzko informazioa.

http://softwareaskea.jakintza.net/hasiera/atalak/software-askea/zer-dira-creative-commons-lizentziak

http://www.eduteka.org/glosario/tiki-index.php?page=Folksonom%C3%ADa

Horretaz gain, klaseko ikaskideei proposatuko diegun jarduera prestatzen egon gara, hain zuzen ere, beraiei adibide bezala erakutsiko dieguna (komikia eta egoera) aehaztu eta egin dugu. komiki hori oinarritzat hartuz PIXTON Web gunea eskaintzen dituen aukera batzuk azalduko ditugu.

2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Emakumeenganako indarkeriari EZ!!!!

AZAROAK 25: emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna


ITURRIA: BERRIA
Erakundeei neurri eraginkorragoak ezartzeko eskatu diete feministek
Emakumeei autodefentsa eta salaketa mekanismoak abian jartzeko eskatu die Bilgune Feministak

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean Euskal Herriko erakunde publikoek duten jarrerarekin ez dago gustura Bilgune Feminista. Gogoratu duenez, erailketa eta erasoen kopuruak gora doaz. «Bitartean, instituzioek eraginkortasunik gabeko lege eta batzordeak sortu besterik ez dituzte egiten; betearazteko aurrekonturik gabeko legeak eta erabaki ahalmenik ez daukaten batzordeak. Hau al da instituzioek egiteko asmoa daukaten aurrerapauso bakarra?», salatu du.
Herenegun gauean bertan izan zen azken atxiloketa, Durangon (Bizkaia). Etxeko lanak egiten ez ziola laguntzen eta seme-alaben aurrean droga kontsumitzen zuela leporatu zion emakume batek bere bikotekideari, eta hark eraso egin zion. Horrelako erasoak salatzeko larunbatean egingo den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, neurri eraginkorragoak eskatu zizkieten erakunde publikoei Bilgune Feministako kide Izaskun Guarrotxenak eta Miren Arangurenek.
Bilgune Feministakoek eskatu zituzten neurri horiek martxan jartzeko lehen neurria prebentzioa dela azpimarratu zuten. «Oraindik ez da neurririk zehazten ari gizartean erasotzaile gehiago egon ez daitezen eta daudenek, jarrera egokietara bideratuta, erasotzaile izateari utz diezaioten».
Erakunde publikoek arazoaren aurrean ez dutela erantzuten ikusita, emakumeen autodefentsari eta salaketari heldu behar diotela azpimarratu zuten. «Emakumeok gure bizitzaren jabegoa duintasunez berreskuratzeko beharra daukagu. Erasoen aurkako sareak sortu behar ditugu; gure burua kemenez hornitu».

ERASOTZAILEA BAZTERTU. Ezarri beharreko neurrien artean gizarteak erasotzailea baztertzeko premia aipatu zuten. «Euren jarrerak bere horretan dirauen bitartean, erasotzaileek argi izan behar dute ez direla onartuak izango ez kalean, ez lanean eta ezta egunerokotasuneko edozein esparrutan ere».
Bestalde, iaz Bilgune Feministak 30 hedabiderekin batera sortutako emakumeen aurkako indarkeria albisteak lantzeko laguntza dekalogoaren balantzea ere egin zuten. «Komunikabideek, oro har, ez dute betetzen».
Bestalde, Argitan Emakumeak Laguntzeko Barakaldoko (Bizkaia) Zentroak atzo gogoratu zuen iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan tratu txarrengatik 5.059 salaketa jaso zirela epaitegietan, orain bi urte baino %46 gehiago. 


Mobilizazioak
Donostia. 19:00etan, Bulebarretik abiatuta, manifestazioa.
Bilbo. 20:00etan, Arriagatik abiatuta, manifestazioa.
Iruñea. 12:00etan, elkarretaratzea udaletxearen aurrean; 20:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta, manifestazioa.
Gasteiz. 19:30ean, manifestazioa.
Baiona. 12:00etan, elkarretaratzea.
Barakaldo. 11:30ean, Bide Onera plazatik, Sestaorainoko martxa.
Zarautz. Goizean, bizikleta martxa; eguerdian, elkarretaratzea.
Azpeitia. 13:00etan, elkarretaratzea plazan.
Tolosa. Elkarretaratzea Triangulon.
Altsasu. 19:00etan, elkarretaratzea.
Tafalla. 12:00etan, elkarretaratzea Nabarra plazan.
Algorta. 13:00etan, manifestazioa eta ekitaldia.
Durango. 13:00etan, manifestazioa.

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Pixton programa: komikiak egiteko tresna ezin hobea!

Gure proiektuaren lana zehaztu ondoren, komikiak sortzeko tresna on bat aurkitzea falta zitzaigun. Argazkiak eta irudiak editatzeko gune ezberdinak probatu genituen baina aurkitutakoa ez zuen gure beharrei erantzuten. Azkenean, kasualitatez eta gure itxaropen osoa galduta zegoenean, Pixton webgunea topatu genuen eta poztasuna zela eta ia saltoka hasten gara klasean! :)


Gainera, web-gune horri buruzko bideo hau aurkitu dugu:

2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

SEIGARREN ASTEA


Kaixo!!

Ostiraleko klasearekin hasteko, talde bakoitzak bere egoera komentatu du, zelan doan lana, zein zailtasuna izan ditugun eta abar azalduz.
Gero, bakoitzak bere lanarekin jarraitu du.Guk, lana banatu dugu eta bakoitzak ordenagailu batean jarri gara lana aurrera joan dezan. 

Alde batetik, komikia egiteko, Pixton izeneko web-orrialde bat aurkitu dugu eta horretan trasteatzen egon gara nola funtzionatzen duen ezagutzeko eta proiektua bideratzeko. Gainera, eskolan jarduera bat proposatuko dugunez, horretaz eztabaidatzen egon gara.

Bestetik, Glogster EDU web gunean harpidetu gara, poster digital bat egiteko eta honetan ere trasteatzen egon gara.

Asteburu on bat opa dizuegu!!



AZAROAREN 20-21EKO GREBA

Aste honetan, gelan greba egitea erabaki dugu eta horri buruz aurkitu dugun informazioa jarriko dugu. 

PPk onartu nahi duen LOMCEk estatu mailan hamarkadetan izan den mobilizazio handiena eragin du ikasleen, hezkuntza komunitatearen eta orokorrean gizartearen aldetik. Lege horrek zuzenean erasotzen ditu nazio zapalduetako hizkuntzak (euskara, katalana eta galegoa) eta frankismo garaiko eskolara itzuli nahi du, hezkuntza balio atzerakoietan adoktrinatzeko elizaren pulpitu zen egoerara, langileen seme-alabei goi mailako hezkuntzarako eskubidea ukatua zitzaien garaira.

Aukera egon den tokietan LOMCEren aurkako protesta kalera atera da, joan den urriaren 12ko Bilboko manifestaziotik, Ikasle Sindikatuak deituriko urriaren 22, 23 eta 24eko ikasle grebara arte. Azken deialdi honek Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen manifestazio masiboak bildu zituen. Mobilizazio arrakastatsu hauen ondoren azaroaren 20ko eta 21eko ikasle greba orokorra etorri da.

http://euskalherriasozialista.net/index.php?option=com_content&task=view&id=1125&Itemid=1

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

BOSTGARREN ASTEA

Kaixo berriro!! Aste batzuk klaserik eduki gabe, berriro gaude hemen!! :)

Aste honetako lana, IKT eta Lehen Hezkuntza lotzen duen proiektu txiki baten gaia aukeratzea eta informazioa bilatzea izan da.

Hasiera batean oso galduta egon gara, eta ia ordu osoa egon gara pentsatzen, zer egin jakin barik. Azkenean Alaitzekin hitz egin ondoren bido montaketa egitea bururatu zaigu eta ideia horrekin etxera joan gara.

Hurrengo egunean Delicious Web gunean harpidetu gara https://delicious.com/matxinsalto31 eta Alaitzekin hitz egin ondoren argazkigintza eta audioa landuko dugula adostu dugu. Informazioa bilatzen dugun bitartean ideiak burura etortzen hasi dira, azkenean gure IKT ikasgaian bizitakoa adieraziko dugu argazki eta audioaren bidez.




2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

LAUGARREN ASTEA

Aste hau lehenego modulu astea izan da eta bakoitzak bere taldearekin lanean egon da.

Lan honetan ondare kulturala landuko dugu eta horretarako gure inguruan ditugunak aztertu beharko ditugu, azkenean Lehen Hezkuntzari zuzendutako bideo bat osatzeko. Bideo horretan hiru motatako ondareak agertuko dira:

  • Eraikinak, eskulturak, etab.
  • Musika.
  • Poemak, kontakizunak, kondairak, elezaharrak, etab.


Lehenengo egun hauek ondare kulturala zer den zehazten egon gara baita kide bakoitzaren herrietan aurkitu daitezkeenak bilatzen ere. Hori egitean konturatu gara gure herria oso aberatsa dela eta hezkuntzak horretaz baliatu behar da.
Guk bideo bat osatuko dugu gaiaren inguruan baina zuek ere inguruko kultur ondarea erabili dezakezue beste hainbat gai batzuk lantzeko.

Matxinsaltoren site-an modulu lanaren gida aurkitu dezakezue:

https://sites.google.com/site/matxinsalto31/modulu-lana



2013(e)ko azaroaren 1(a), ostirala

HIRUGARREN ASTEA

Hirugarren aste honetan ez dugu klaserik izan, ostegunean eskolako eguna izan delako eta ostiralean jai nazionala izan delako.


 Hala ere, blog-a bizirik mantentzeko hurrengo bideo interesgarri hauek eskeintzen dizkizuegu.