2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

AZAROAREN 20-21EKO GREBA

Aste honetan, gelan greba egitea erabaki dugu eta horri buruz aurkitu dugun informazioa jarriko dugu. 

PPk onartu nahi duen LOMCEk estatu mailan hamarkadetan izan den mobilizazio handiena eragin du ikasleen, hezkuntza komunitatearen eta orokorrean gizartearen aldetik. Lege horrek zuzenean erasotzen ditu nazio zapalduetako hizkuntzak (euskara, katalana eta galegoa) eta frankismo garaiko eskolara itzuli nahi du, hezkuntza balio atzerakoietan adoktrinatzeko elizaren pulpitu zen egoerara, langileen seme-alabei goi mailako hezkuntzarako eskubidea ukatua zitzaien garaira.

Aukera egon den tokietan LOMCEren aurkako protesta kalera atera da, joan den urriaren 12ko Bilboko manifestaziotik, Ikasle Sindikatuak deituriko urriaren 22, 23 eta 24eko ikasle grebara arte. Azken deialdi honek Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen manifestazio masiboak bildu zituen. Mobilizazio arrakastatsu hauen ondoren azaroaren 20ko eta 21eko ikasle greba orokorra etorri da.

http://euskalherriasozialista.net/index.php?option=com_content&task=view&id=1125&Itemid=1

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina