2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Blogari agur esaten

Bi hilabete baino pixka bat gehiagoz blog hau hornituz egon gara. Nahiz eta oso denbora laburrra izan, hainbat gauza egiteko aukera izan dugu. Horretarako beharrezkoa izan da lehenengo egunetako "beldur" hori kentzea eta gauza berriak egiten saiatzen hastea.

Bloga irekitzerakoan milaka zalantza genituen baina gauza ezberdinak saiatuz eta nola ez erratuz, lanak betetzea lortu dugu.

Guk egindako lanen artean lehenengoa bloga sortzea izan zen. Eta horrekin batera lehenengo arazoa etorri zen: Zein izen ipini? Azkenean, asko eztabaidatu ondoren, umorea erabili genuen eta Matxinsalto izena jarri genion.

Hurrengo pausua bolga gadgets hornitzea eta estruktura osatzea izan zen. Horien artean erlojua, blog eta webgune interesgarriak, egutegia, etiketak eta blog-artxiboa erabili ditugu. Horiek erabilita ikusi dugu gure blogean aritzea askoz errazagoa dela eta esperientzia osatzen dutela.

Hurrengo asteetan, grebak, jai egunak eta modulu astea zirela eta, ez genituen klase askorik izan, hala eta guztiz ere gure bloga eguneratzen jarraitu genuen.

Horren bueltan egin beharrezko proiektuarekin hasi ginen. Blogean hainbatetan esan dugun moduan, hasieran asko kostatu zitzaigun egin behar zena ulertzea baita gai bat aukeratzea. Azkenean, komikien erabilera Lehen Hezkuntzan hautatu genuen eta gaia izanda askoz errazagoa izan zen proiektuaren helburua ikustea.

Lan hori aurrera eramateko webgune ezberdinen laguntza izan genuen. Horien artean  aipatzekoa da Delicious. Bertan gaiaren inguruko webgune interesgarrien linkak eskegi ditugu.

Komikien inguruko lana gauzatzeko informazioa bilatzen hasi ginen. Hasieran, ez genuen gustuko webgunerik aurkitu komikiak egiteko, honako hauek frogatu genituen: Witty Comics edo Make Beliefs Esan beharra dago bi webgune hauek ez zituztela gure beharrak asetzen, izan ere,  gure nahia pertsonaien aurpegietan espresioa eta gorputzetan mugimendua islatzea zen eta ez oinarri bezala programak ematen dituenak.Aukera hau izatea oso garrantzitsua zen komikiak egitean gure posibilitateak amaigabeak izateko.

Ziur geunden aukera hori ematen zuen webgune edo programa bat nonbait egon behar zela eta Internetetik trasteatu ondoren Pixton programa aurkitu genuen. Honek asko poztu gintuen, egin beharreko proiektua nahi genuen moduan gauzatu ahal izango genuelako.

Behin Pixton programa aurkituta, bestelako webguneetan harpidetu ginen, komikien inguruko proiektua gauzatzeko. Webgune horien artean hurrengoak aurkitzen dira: Delicious, Glogster eta Google Sites.
Delicious-en aurkitutako informazioaren linkak eskegi ditugu, Google sitean informazioa landu eta proiektu didaktika proposatu dugu eta azkenik, Glogsterren laguntzaz landutakoaren laburpen txiki bat egin dugu.

Webgune horiek erabiltzeko ez dugu arazo larririk izan baina gauza konkretu batzuk egiteko tutorialen edo bestelako aholkuen laguntza izan dugu.

Aipatutako webguneak gure proiektua osatzeko erabiltzean, horiek Lehen Hezkuntzan izan ditzaketen posibilitateak ere ikusi ditugu, bai ikasleentzat bai irakasleentzat.

Komikiak lantzen geundela beste gai txiki batzuk landu genituen. Adibidez gure taldeari RSS sindikazioei buruzko informazioa bilatzea egokitu zitzaigun. Hau oso baliagarria izan zen, askotan entzundako terminoei buruz informazioa jasotzeko.

Proiektu nagusi hori gauzatzeaz gain bloga bestelako edukiekin hornitzen egon gara, adibidez Mandelaren heriotza, Euskararen eguna edo emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna.

Gauzak horrela, lana guztiz bideratuta izatea lortu genuen eta taldekide batzuk horretan lan egiten zuten bitartean beste batzuk blog-arekin aritzen ziren. Hori izan da, alegia, gure lan taldearen arrakastaren sekretua: lana banatzea eta bakoitzak bere egitekoa gauzatzea, beti ere irribarre batekin.

Sarrera hau egitean benetan konturatu gara hiru hilabete eskasetan egindako lan mordoaz baita ikasi eta deskubritu ditugun baliabide interesgarrietaz.

Urrian irekitako Matxinsalto blog honi gaur amaiera ematen diogu, bitartean izandako esperientzia baloratuz. Bestetik gabe, asko ezkertzen dizuegu gure IKT-n aurkikuntzaren parte izatea eta espero dugu zuentzako ere baliagarria izatea.

ESKERRIK ASKO ETA HURRENGORA ARTE!!!!!!!!

Silvia, Iratxe, Estefania eta Itziar.


2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

BEDERATZIGARREN ASTEA

Aste honetan aurkezpenak egin ditugu, lehenengo egunean guk eta beste bi taldeek.

Lehengo taldea KAUSIAM taldea izan da, talde honek Endomondo aplikazioari buruzko informazioa eskeini digu eta bere site-an ikus dezagu informazio guztia. https://sites.google.com/site/kausiamsite/

Bigarren taldea MONSTERNESKAK izan da. Paperzorroa-ren inguruko informazioari buruz hitz egin dute, informazio dena bere site-an topa dezakegu, hainbat erabilpen desberdin izan dezake paperzorra eta beraiak hezkuntza mailan zer nolako garrantzia duen azaldu dute. Hainbat adibide eta forma desberdinak daude paperzorroa egiteko eta hori ikusteko hainbat blog erakutsi dizkigute.

Hirugarren taldea gu izan gara eta komiki bat nola egin azaldu dugu Pixton programarekin. Azalpenak ematen genituen bitartean eta haiekin batera guk honelako komikia sortu dugu:


Hurrengo egunean laugarren taldeak  IKUSI MAKUSI, collage-ari buruz hitz egin zuten. Hasiera batean Micados-era jolastu dugu eta ondoren internet-etik edozein jokura. Honen ondoren, galdera batzuk eman zizkiguten erantzuteko eta aurkezpena bideo batekin jarraitu zuten. Bukatzeko, bloga aurkeztku digute eta online jolasteko esteka bat elkarbanatu dute.

Bostgarren taldea HASIKASI izan da, beraien blogaren aurkezpena egin dute etapelikula baten trailer ofizialaren  bideoa jarri dute. Honen ostean, beste gai batzuei buruz hitz egiten egon gara, hala ere, beraiek landu duten gaia teknografia izan da. Bere sitean aurkituko dugu informazio guztia: https://sites.google.com/site/hasietaikasii/teknografia-egiteko-argibideak

Seigarren eta azkenengo taldea IKTIKTIKT izan da eta bere aurkezpena bido arteari buruz izan da. Informazio guztia bere hemen topa dezakezue: https://sites.google.com/site/ikatebideoa/

2013(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

Pixton programa erabiltzeko tutorialak

Dakizunez Pixton webgune aukeratu dugu komikiak lantzeko eta nahiz eta nahiko erraza izan erabiltzeko orduan, jarraian uzten dizuegu Marije Uragak egindako tutoriala.

Bideoa nahiago baduzue, honako hau aurkitu dugu:

 

2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala

Nelson Mandela hil da

95 urte zituela hil da Hegoafrikako presidente ohi eta bakearen Nobel sariduna, Johannesburgon, etxean. 'Apartheid' sistema politiko arrazista gainditzeko giltzarria izan zen, eta hamarkadak egin zituen kartzelan. Espetxean zela gaixotu zen, eta azken hilabeteetan asko okertu zen haren osasuna.

   

 Jakob Zuma Hegoafrikako presidenteak eman du bart Mandelaren heriotzaren berri, telebista bidez zabaldutako mezu batean: "Hegoafrikar maiteok, gure Nelson Rohlihla Mandela maitea, gure nazio demokratikoaren aita, zendu da". "Bakean" eta "senideak ondoan" zituela hil da. 
 Pretoriako ospital militar batean dute Mandelaren gorpua. Astelehenerako, meza handi bat prestatzen ari dira haren alde Johannesburgon, eta hortik aurrera hasiko da hiru eguneko estatu dolua. Abenduaren 15ean egingo dute haren aldeko hileta, Qunun, Mandelak haurtzaroa igaro zuen lekuan. 
 "Gure herrialdeak seme onena galdu du", esan du Zumak. Ez du hileta egiteko datarik zehaztu, baina ordura arte banderak masta erdira zintzilikatuko dituztela jakinarazi du.
 "Nahiz eta bagenekien egun hau iritsiko zela, ezerk ezin du galera hau arindu. Askatasunaren aldeko bere borroka nekaezinak munduaren errespetua irabaztea eragin zuen", nabarmendu du Zumak. Mandelaren "umiltasuna" eta "gizatasuna" gogoan izan ditu egungo presidenteak. 
 Biriketako infekzioa zuen 'Madiba'-k, eta sarri izan ditu osasun arazoak, espetxean egin zituen 27 urteen eraginez. Azken hilabeteetan, ordea, okerrera egin du; ekainaren 8an eraman zuten ospitalera, eta iazko abenduaz geroztik lau aldiz erietxeratu dute.
 Uztailaren 18an bete zituen 95 urte, 1918ko egun hartan jaio baitzen. Hamarkada luzez borrokatu zen Apartheid politika arrazistaren kontra, eta 1990an atera zen espetxetik. Lau urte geroago, Hego Afrikako presidente aukeratu zuten, eta bakearen Nobel saria ere eman zioten 1993an, Frederik De Klerk orduko Hego Afrikako presidentearekin batera. “Apartheid-a era baketsuan amaitzeko egindako lana” saritu zuen epaimahaiak. 

Mandela, espetxean.
                                                                                                                  ITURRIA: www.berria.com

ZORTZIGARREN ASTEA

Kaixo lagunok!
Aste honetan modulu lanari ekin diogu, bideoaren gidoi literarioa, gidoi teknikoa eta story board prestatu ditugu eta ondoren bideo grabatzen ibili gara.

Helburu nagusia gure inguruneko ondare kulturala bideo baten bidez azaltzea da, beraz, talde bakoitzak sei ondare ezberdin aukeratu egin ditu bere bideoan txertatzeko.

Azkenengo modulu aste hau talde gehienok bideo grabatzeko eta muntatzeko erabili dugu. Prozesu hori egiteko MovieMaker programa erabili dugu. Honek hasieran buruhauste handiak sortu dizkigu (eszenen arteko trantsizioa, musika txertatzea, gure ahotsak ondo entzutea, etab). Baina azkenean, beti bezala, Movie Maker erabiltzen ikasi dugu eta gure bideoak editatzeko erraztasuna irabaziz joan gara.

Beraz, animatu eta Movie Maker erabili zuen bideoak sortzeko!! Jarraian programa erabiltzeko tutoriala uzten dizuegu, guretzat oso lagungarria izan dena:


Windows Movie Maker Tutorial by erkelcs

2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Komiak lantzeko hainbat webgune




Komikien erabilera didaktiko bezala erabiltzeak Komikiak on-line eta modu errazean lantzeko webgune asko aurkitu izan ditugu, baina batzuk aproposagoak dira Lehen Hezkuntzako ikasleekin lantzeko.
Hauek dira aurkitu ditugun interesgarrienak eta praktikoenak :)

WITTY COMICS: http://www.wittycomics.com/make-comic.php



PIXTON: http://www.pixton.com/



MAKEBELIEFS: http://www.makebeliefscomix.com



Espero dugu aurkeztutako baliabide hauek zuen gustokoak izatea eta ikasleekin erabiltzeko aukera izatea!

2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

Euskararen eguna

 

Gaur euskararen eguna denez, euskara bultzatzen duen bideo bat uzten dizuegu. Hala ere, gogoratu nahi dizuegu euskara hitz egiteko 365 egun ditugula. ANIMATU ETA EUSKARAZ HITZ EGIN!!!!




2013(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

PIXTON programarekin egindako lehenengo hastapena

Beste sarreretan kontatu dizuegunez, PIXTON programan trasteatu ondoren hau da egin dugun lehengo komikia.

 

Aipatu nahi dizuegu, komikia hau egiteko 10 minutu baino ez genituela erabili eta ikusten duzuenez, denbora gutxi erabilita ere, lortutako produktua nahiko ona dauka.
Amaitzeko, esan behar dugu, egindako komiki honek klasean proposatu dugun jardueran erabiliko dugula, adibide gisa. 
Beraz, anima zaitezte PIXTON programa erabiltzera!!! :)