2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Blogari agur esaten

Bi hilabete baino pixka bat gehiagoz blog hau hornituz egon gara. Nahiz eta oso denbora laburrra izan, hainbat gauza egiteko aukera izan dugu. Horretarako beharrezkoa izan da lehenengo egunetako "beldur" hori kentzea eta gauza berriak egiten saiatzen hastea.

Bloga irekitzerakoan milaka zalantza genituen baina gauza ezberdinak saiatuz eta nola ez erratuz, lanak betetzea lortu dugu.

Guk egindako lanen artean lehenengoa bloga sortzea izan zen. Eta horrekin batera lehenengo arazoa etorri zen: Zein izen ipini? Azkenean, asko eztabaidatu ondoren, umorea erabili genuen eta Matxinsalto izena jarri genion.

Hurrengo pausua bolga gadgets hornitzea eta estruktura osatzea izan zen. Horien artean erlojua, blog eta webgune interesgarriak, egutegia, etiketak eta blog-artxiboa erabili ditugu. Horiek erabilita ikusi dugu gure blogean aritzea askoz errazagoa dela eta esperientzia osatzen dutela.

Hurrengo asteetan, grebak, jai egunak eta modulu astea zirela eta, ez genituen klase askorik izan, hala eta guztiz ere gure bloga eguneratzen jarraitu genuen.

Horren bueltan egin beharrezko proiektuarekin hasi ginen. Blogean hainbatetan esan dugun moduan, hasieran asko kostatu zitzaigun egin behar zena ulertzea baita gai bat aukeratzea. Azkenean, komikien erabilera Lehen Hezkuntzan hautatu genuen eta gaia izanda askoz errazagoa izan zen proiektuaren helburua ikustea.

Lan hori aurrera eramateko webgune ezberdinen laguntza izan genuen. Horien artean  aipatzekoa da Delicious. Bertan gaiaren inguruko webgune interesgarrien linkak eskegi ditugu.

Komikien inguruko lana gauzatzeko informazioa bilatzen hasi ginen. Hasieran, ez genuen gustuko webgunerik aurkitu komikiak egiteko, honako hauek frogatu genituen: Witty Comics edo Make Beliefs Esan beharra dago bi webgune hauek ez zituztela gure beharrak asetzen, izan ere,  gure nahia pertsonaien aurpegietan espresioa eta gorputzetan mugimendua islatzea zen eta ez oinarri bezala programak ematen dituenak.Aukera hau izatea oso garrantzitsua zen komikiak egitean gure posibilitateak amaigabeak izateko.

Ziur geunden aukera hori ematen zuen webgune edo programa bat nonbait egon behar zela eta Internetetik trasteatu ondoren Pixton programa aurkitu genuen. Honek asko poztu gintuen, egin beharreko proiektua nahi genuen moduan gauzatu ahal izango genuelako.

Behin Pixton programa aurkituta, bestelako webguneetan harpidetu ginen, komikien inguruko proiektua gauzatzeko. Webgune horien artean hurrengoak aurkitzen dira: Delicious, Glogster eta Google Sites.
Delicious-en aurkitutako informazioaren linkak eskegi ditugu, Google sitean informazioa landu eta proiektu didaktika proposatu dugu eta azkenik, Glogsterren laguntzaz landutakoaren laburpen txiki bat egin dugu.

Webgune horiek erabiltzeko ez dugu arazo larririk izan baina gauza konkretu batzuk egiteko tutorialen edo bestelako aholkuen laguntza izan dugu.

Aipatutako webguneak gure proiektua osatzeko erabiltzean, horiek Lehen Hezkuntzan izan ditzaketen posibilitateak ere ikusi ditugu, bai ikasleentzat bai irakasleentzat.

Komikiak lantzen geundela beste gai txiki batzuk landu genituen. Adibidez gure taldeari RSS sindikazioei buruzko informazioa bilatzea egokitu zitzaigun. Hau oso baliagarria izan zen, askotan entzundako terminoei buruz informazioa jasotzeko.

Proiektu nagusi hori gauzatzeaz gain bloga bestelako edukiekin hornitzen egon gara, adibidez Mandelaren heriotza, Euskararen eguna edo emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna.

Gauzak horrela, lana guztiz bideratuta izatea lortu genuen eta taldekide batzuk horretan lan egiten zuten bitartean beste batzuk blog-arekin aritzen ziren. Hori izan da, alegia, gure lan taldearen arrakastaren sekretua: lana banatzea eta bakoitzak bere egitekoa gauzatzea, beti ere irribarre batekin.

Sarrera hau egitean benetan konturatu gara hiru hilabete eskasetan egindako lan mordoaz baita ikasi eta deskubritu ditugun baliabide interesgarrietaz.

Urrian irekitako Matxinsalto blog honi gaur amaiera ematen diogu, bitartean izandako esperientzia baloratuz. Bestetik gabe, asko ezkertzen dizuegu gure IKT-n aurkikuntzaren parte izatea eta espero dugu zuentzako ere baliagarria izatea.

ESKERRIK ASKO ETA HURRENGORA ARTE!!!!!!!!

Silvia, Iratxe, Estefania eta Itziar.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina